Epezabal

Zerbitzuak

KONPONKETAK

Marka guztietako ate eta automatismoen konponketa eta eraberritze lanak egiten ditugu, gure Zerbitzu Teknikoaren berehalako erantzunaren bitartez.

CE EGOKITZAPENA

(2005eko maitzaren 1a baino lehenagoko ateak)

LogoCE

2005eko Maiatzaren 1a baino lehenago jarritako ate metalikoen kasuan, CE markatua ez izan arren, honek eskatzen dituen ukanbeharretara egokitzeko aukera eskaintzen diegu gure bezeroei. Horretarako, ate bakoitzari segurtasun txostenak egiten dizkiegu, eta posible den heinean, CE markatuak eskatzen dituen elementuak ipintzen dizkiegu, modu honetan atearen segurtasun maila handituz.

ATEEN MANTENIMENDUA (Ateen ITV-a)

2010ko abenduan Ministerioak atera zuen txostenak dioenez, nahitaezkoa da ateek aldizkako mantentze bat edukitzea ( ikus txostena ).

mantenimiento

Guk horretan laguntzen diegu gure bezeroei, mantentze zerbitzu oso bat eskainiz eta Ministerioaren txostenean agertzen diren eta etorkizunean argitaratu daitezkeen arau eta segurtasun neurrien inguruan aholkatuz, eta dagokion kasuetan, betearaziz.

 Hori ahalbidetzeko asmoz, Zerbitzu Tekniko berezia eskaintzen dugu EPE-ZABAL KEEPING SERVICE. Zerbitzu honen bitartez, enpresa edo komunitateetako edozein atek izan ditzaketen arazoak sahiesteko konponbideak eskaintzen ditugu, bezero bakoitzaren beharrizan eta erantzunkizunetara egokitzen diren mantentze-zerbitzu kontratu bereziak eginez.