Epezabal

Ateak

Sekzionala

Gaur egun bai etxe partikularretan eta baita industriguneetako enpresetan ipintzen dugun atea da. Bisagra bidez loturiko sekzio (txapa+poliuretanoa) batzuek osatzen dute eta bertikalki gora igo ondoren sabaian horizontalean gelditzen da (Ate industrialen kasuan fatxadaren aurka bertikalean ipintzeko aukera ere badago). Akustikoki eta termikoki gehien babesten duen atea da.

Modelo ezberdinak daude ("dintel reducido", "elevación de guias" ...) eta gehigarri ugari ipintzeko aukera ugari ematen digu: automatikoa, kolore ezberdinetakoa, panel lisoa, kuarteroiena, egurrezko imitazioa, egurrezkoa, leiho aukera ezberdinak, saretak, erdiko ate peatonala... Eta nola ez segurtasun osoa eskaintzen dute.

RESIDENTZIALAK

INDUSTRIALAK

Baskulantea

Ate baskulanteak orri batekoak edo bi orritakoak izan daitezke.

Orri batekoak sapaian ipintzen diren guia batzuen arabera funtzionamendu seguru eta egonkor bat eskaintzen dute. Normalean metalikoak eta kolore txuriak izaten dira, eta aukera ezberdinak eskaintzen ditu, ate peatonala, aireztatzeko trokelatuak...., etb.

Bi orritakoen kasuan, hauek kontrapisu batzuen bitartez funzionatzen dute eta irekitzerakoan 2 orritan tolesten dira. Hauek metalikoak izaten dira normalean (txuria, gorria, marroia, grisa...) baina orri batekoak baino aukera gehiago eskaintzen dituzte. Adibide bezala, posible da "sandwich" izaerako panelak, zulatutako txapa, ate peatonalak... ipintzea, baita edozein koloretan pintatzea ere.

RESIDENTZIALAK

INDUSTRIALAK

BIZILAGUN ERKIDEGOAK

Korredera

Mota guztietako ate korrederak ditugu, goian karril baten bitartez eskegitakoa, beheko karrilarekin dabilena, partzela baten sarrerarako erabiltzen dena...

Motorizazioa ere posible da ate hauetan. Kasu hauetan, segurtasunari garrantzi haundia ematen diogu. Motor motaren arabera, eta segurtasun legediaren arabera, fotozelula, optosensoreak, semaforoak, anti-aplastamentua... ipintzen ditugu.

RESIDENTZIALAK

INDUSTRIALAK

Batientea

1 edo 2 orritakoak izan daitezke eta beste ate guztiak bezala aukera ezberdin asko eskaintzen dituzte (txapazkoa, panelarekin forratuta, zuloz osaturiko txapa...)

Gillotina

Kontrapisuen bitartez funtzionatzen dute eta orri 1 edo bi orritakoak izan daitezke. Honek ere aukera ugari eskaintzen ditu (txapazkoa, panelarekin forratua, ate peatonala...).

Espazio haundietarako erabiltzen da gehienetan eta 2 orritakoa bada, goikoa zabalik eta behekoa itxita edukitzeko aukera eskaintzen du (haizearentzat, argiarentzat, sarrera debekatzeko).

Motorra ipintzea posible da eta hemen ere segurtasun neurri guztiak eskaintzen ditugu.