Epezabal

Lonazko ate azkarrak

Lonaz egindako ate azkarrak dira. Atearen kokalekuaren eta sendotasunaren arabera, lodiera ezberdinetako lonak izaten dira. Adibidez, haize asko dagoen tokian, lodiera handiagoa duen atea ipintzen da, aldiz enpresa barruan bi partzela bereizteko haizerik ez dagoen tokian lona meheagoak ipintzen dira. Hauek ere, fabrikatik automatizatuta iristen dira.