Epezabal

Epe-Zabal S.A.L.

taller

EPE-ZABAL, S.A.L.-k 2001 urtean ekin zion bere ibilbideari Gipuzkoako Azkoitia herrian.

Adituak gara garajeetako ate metalikoen fabrikazio, muntaketa, automatizazio eta mantentze-zerbitzu lanetan. Mota guztietako ateak eta automatizazioak eskaintzen ditugu, bai etxe partikularretarako (ate baskulanteak, sekzionalak, partzela sarreratako ate korrederak, batienteak….) eta baita enpresa eta erkidegoentzat ere (baskulanteak, sekzionalanak, guillotinak, lonazko ate azkarrak, ate bilgarriak…).

Gure helburu nagusia bezeroei kalitatezko produktuak eta zerbitzua eskaintzea da, merkatuan dauden marka nagusi eta berezienekin  lan eginez eta mantentze eta konponketa zerbitzuari arreta berezia eskainiaz. Hori dela eta, bezero bakoitzaren premietara egokitzen diren aurrekontu eta kontratu pertsonalizatu desberdinak eskaintzen ditugu.

Gure produktu guztiak Europako EN-13241-1 Araudiaren arabera sortu eta instalatzen dira, eta guztiek 2005eko maiatzaren 1etik aurrera derrigorrezkoa den CE markatua dute.