Ate industrialak
Ateak funtsezko elementua dira industrian: espazioa isolatu, energia aurreztu, kanpoaldea babestu eta inguruko mugimendua errazten dute. Horregatik, ateak elementu aktibo bat gehiago dira negozioaren erredimendu produktiboaren hobekuntzan.
Sektore industrialari dagokionez, era askotako ateak instalatzen eta haien mantentze-lanak egiten ditugu. Horretarako, bezeroaren beharrak kontuan izaten ditugu beti, eta lan eremu bakoitzera egokitutako mekanismo eta materialak erabiltzen ditugu.
Nolakoak dira gure instalazioak?
1.
Gure teknikariek bezero bakoitzaren kasua modu pertsonalean aztertzen dute: kokapenaren ebaluazioa egiten dute eta betebehar zehatzak aztertzen dituzte. Bezeroari ateen inguruko aholkularitza eskaintzen diogu haren beharrak kontuan izanda.
2.
Aurrez hitzordua jarrita, lantalde batek instalazioa egingo du (ahalik eta denbora gutxienean), tokia garbi eta txukun utziz. Zehatz egiaztatuko da atearen funtzinamendua haren errendimendua ezin hobea izan dadin eta bezeroa gustura utziz